Badakigu zein garrantzitsua den terapia-saioak berotasuna, hurbiltasuna eta segurtasuna transmititzen dituen espazio eroso batean egitea.
Kukubilkon instalazio berriak ditugu, mimoz eta maitasunez diseinatuak, etxean bezala senti zaitezten.
Gainera, zentroko gela bakoitzak diziplina bakoitzeko material espezializatua du, haurren garapena modu espezifikoan sustatu ahal izateko, baita Mungiako gure zentroan artatzen ditugun helduen beharrei erantzuteko ere.
Psikologia eta neuropsikologia
Ipuinak, jolasak eta jostailuak, arkatz- eta paper-jarduerak, margoak… denetarik dugu psikologia-saioak dibertigarriak izan daitezen!
Gainera, horrela behar dugunean, barruan dugun hori adierazteko espazio bat ere badaukagu.

Fisioterapia
Ikusi al duzue itzel pasatzeko daukagun guztia, motrizitatea, oreka edo koordinazioa bezalako arloak lantzen ditugun bitartean?
Rokodromoa, blokeak eta psikomotrizitaterako materiala eta jostailu asko ditugu, eta zabu bat ere badugu!

LOGOPEDIA
Logopedia ez da ispiluaren aurrean lan egitea bakarrik. Jolasak, jolas sinbolikorako materiala, ipuinak, arbela eta mota askotako jarduerak egiteko material ugari dugu, hizkuntza eta komunikazioa hobetzea dibertigarria izan dadin.
Osasun-materiala ere badugu, maila miofuntzionalean eta orofazialean lan egiteko.

Helduen psikologia
Gure espazioa leku segurua izateko diseinatuta dago, zure emozio zein kezkak askatasunez adierazi eta behar dituzun tresnak ikas ditzazun. Gure lehentasuna da hurbiltasuna eta segurtasuna senti dezazun zure prozesuan zehar.


TERAPIA PSIKOLOGIKOA - MUNGIA
Gogoratu ezazu behar duzuna galdetu ahal diguzula, zu entzuteko gaude hemen.
Badakigu zein garrantzitsuak diren segurtasuna eta konfiantza terapiara joatean.
Kukubilkora etortzea atsegina dela sentiarazi nahi dizuegu, eta horregatik guretzat oso garrantzitsua da zuei erakustea nola egingo dugun lan.