Laguntza eskatzea ez da beti erraza izaten, horregatik, enpatiaz eta errespetuz lagunduko dizuegu.

Ainhize naiz, garapenaren eta familiaren psikologian doktoreduna.
Zailtasunak ditugun arren, pertsona orok sendotasunak ere badauzkagu eta, hortaz, hazteko ahalmena dugu.
Umeekin eta euren familiekin lan egiten dut, batez ere garapenaren zailtasunen eta arreta goiztiarraren arloan, baina emozioekin, portaerarekin eta ikaskuntzarekin lotutako arazoak ere artatzen ditut.
Nire bokazioa ogibide bihurtzeko zortea izan dut eta betidanik izan dut ikasten jarraitzeko jakin-mina, nigana datozen familiei hobeto lagundu ahal izateko.
Horrek guztiak nire tesiaren gaia aukeratzera eraman ninduen, hain zuzen, familia-testuinguruak hizkuntzaren eta irakurketaren garapenean izan dezakeen eragina aztertzera, familia-barneko interakzioak funtsezkoak baitira haurtzaroan egiten den ikaskuntzarako.
Geroago, jaiotza-inguruko psikologian formakuntza jasotzea erabaki nuen, haurdunaldian, erditzean eta haurtxoaren bitzitzaren lehenengo hilabeteetan zehar ager daitezkeen bizipen, emozio eta zailtasunetan laguntzeko.
Errespetuz, genero ikuspegiz eta testuingurua kontutan hartuz laguntzea gustatzen zait.
Izan ere, pertsona bakoitzaren inguruabarrekiko begirada zabalak, diagnostikotik harago ikustea ahalbidetuko digu.

ni Inés nauzu, pediatrian espezializatutako fisioterapeuta
Eta hemen nago haurren garapen fisikoa eta motorra zaintzeko eta indartzeko.
Nire prestakuntza nahasmendu neurologikoek eragindako zailtasunetan oinarritu dut, arazo horien jatorria eta tratamendua ulertzea funtsezkoa baita haurrak gaitzeko eta haien ingurunean inklusioa eta bizikidetza sustatzeko.
Gainera, arnas fisioterapiaren arloan ere espezializatuta nago, haurren arnas gaixotasunen ondorioak prebenitzeko eta murrizteko.
Bestalde, lesioen tratamendu eta errehabilitazioaz ere arduratzen naiz.
Haurrak eta haien familiak ikuspegi globaletik laguntzea gustatzen zait, bai ager daitezkeen zailtasunei aurrea hartzeko, bai jadanik badauden horiek tratatzeko.
Nolanahi ere, eguneroko oztopoak gutxitzen eta autonomia pertsonala eta ongizatea bultzatzen saiatzen gara beti.

Oihane naiz, osasun psikologo orokorra
Entzun egingo dizut, zure egoera ulertuko dut eta zuri hobekien egokitzen zaizun irtenbidea aurkitzen lagunduko dizut.
Oso argi daukat.
Behar duzun banakako eta kalitatezko arreta jaso dezazun, harreman hurbila eta errespetuzkoa izango dugu.
Hori bai, ebidentzia zientifikoan oinarritutako lan zorrotzarekin konbinatuta beti.
Eta, jakina, oso kontuan hartuko ditugu genero- eta identitate-ikuspegiak, baita ezaugarri soziokulturalak ere, psikoterapia prozesuan faktore erabakigarriak baitira.
Zergatik ematen diodan horrenbesteko garrantzia?
Testuinguruak funtsezko papera jokatzen duelako gure bizipenetan, ikaskuntzetan eta emozioak kudeatzen ditugun moduan.
Prozesu terapeutiko honetan, zure arazoen eta zailtasunen jatorria ulertzeko lan egingo dugu, baita horiek denboran zehar zerk iraunarazten dien ulertzeko ere.
Gainera, arazo horiei aurre egiteko dituzun estrategiak une honetan baliagarriak diren behatuko dugu. Horrela ez bada, zure helburuak eta ongizatea lortzeko autonomia emango dizuten beste tresna batzuk erabiltzen ikasiko dugu.

NIRE IZENA JOHANA DA, ETA HAUR ETA GAZTEEN LOGOPEDA NAIZ
Hizkuntza funtsezko tresna da interakzio sozialerako, baina komunikazioa hitzetatik haratago doa.
Nire lana haur zein gazteen hizkuntzaren eta komunikazioaren garapenean agertzen diren zailtasunak eta oztopoak lantzea da.
Gainera, arreta goiztiarrean espezializatu naiz, funtsezkoa iruditzen baitzait ahalik eta goizen jardutea, lehen haurtzaroan dagoen garun-plastikotasun handia kontuan hartuta.
Ikasteko prozesua eta hainbat metodologiaren ikuspegia modu pertsonalizatuan eta pazientearen beharretara egokituta aplikatuko dira. Indibidualtasun hori posible izan dadin, komunikazioaren eta hizketaren patologia eta nahasmendu desberdinei buruz ditudan ezagutzetan oinarrituko naiz.
Haur eta gazteentzako terapia logopedikoaren arrakasta ziurtatzeko, lotura on bat sortuko dugu, jolastuko dugu, umorea erabiliko dugu eta dibertitu egingo gara.
Kontuan izan jarrera positiboak, ahaleginak eta motibazioak hurbileko helburuak lortzen laguntzen dutela.
Baina familiak eta eskolak aktiboki parte hartzea ere behar dugu: ezinbestekoa da bi testuinguruak integratzea eta koordinatzea, norberaren terapiaren barruan.

NI JUNE NAUZU, ARRETA GOIZTIARREAN ESPEZIALIZATUTAKO PSIKOLOGOA
Garapenean zailtasunak dituzten haurrei laguntzen diet, betiere errespetutik eta enpatiatik abiatuta.
Nire helburua da haur bakoitzaren gaitasunak indartzea, familiei orientazioa eta tresna praktikoak eskainiz, etapa bakoitzean seme-alaben hazkuntza ulertu eta horretan lagundu ahal izateko. Horrela, haien autonomia eta ongizatea sustatuko ditugu.
Familia bakoitza bakarra da, eta, horregatik, bere beharretara eta sendotasunetara egokitzen ditut esku-hartzeak, prozesuan aktiboki inplika daitezen sustatuz.
Nire ikuspegia integrala eta pertsonalizatua da, ebidentzia zientifikoan oinarritua. Beharrezkoa denean, beste arlo batzuetako profesionalekin lankidetzan aritzen naiz adingabeen garapen globala bultzatzeko.
Nire lanaren funtsezko zutabeetako bat garapen soziala eta emozionala artatzea da. Zalantzarik gabe, txikitatik emozioak ezagutzen, adierazten eta kudeatzen ikastea funtsezkoa da harreman osasuntsuak eraikitzeko, autoestimua sendotzeko eta garapen orekatua bultzatzeko.
Horregatik, arreta berezia eskaintzen diot espazio seguruak sortzeari, haurrek esploratu, loturak sortu eta beren bizitzan zehar erabiliko dituzten gizarte-trebetasunak garatu ahal izateko.
Azkenik, nabarmendu nahi dut etengabeko prestakuntza funtsezkoa dela niretzat; horregatik, eguneratu egiten ditut nire ezagutzak familia bakoitzari arreta onena eta tresnarik erabilgarrienak eskaintzeko.
Gure currilucum akademikoak ezagutu nahi dituzu?
Hemen ikus ditzakezu:
C.V. Ainhize
Gaikuntza sanitarioa duen psikologoa naiz (Elk. zk. BI04460).
Psikologian lizentziatu nintzen (Deustuko Unibertsitatea), eta, ondoren, Arreta Goiztiarreko Masterra (ISEP) eta Pedagogia Terapeutikoko eta Aniztasunarekiko Arretako Graduondokoa (Psikolan) ikasi nituen.
Geroago, garapenaren eta familiaren psikologian (EHU) doktoratu nintzen, eta jaiotza-inguruko osasun mentalean (Instituto Europeo de Salud Mental Perinatal) eta haurren neurogarapenarekin lotutako hainbat alderditan trebakunza egin dut.
Glifing metodoaren entrenatzailea ere banaiz.
C.V. Inés
Fisioterapeuta naiz (Elk. zk. 2849) eta graduatu ondoren (EHU), fisioterapia pediatrikoko masterra (UIC) eta animaliez lagundutako terapia ikastaroa (ISED) ikasi nituen.
Ondoren, fisioterapiaren beste arlo batzuetan prestakuntza egin dut, hala nola, arnasketan, nahasmendu neurologikoetan eta hainbat teknika terapeutikotan.
C.V. Oihane
Osasun-psikologo orokorra naiz (Elk.zk. BI05541).
Psikologia ikasi nuen Deustuko Unibertsitatean, eta gero hainbat master egin ditut, Osasun-Psikologia Orokorreko Masterra (UNED) eta Esku-hartze Psikologikoari eta Osasun Mentalari buruzko Eguneratze-masterra (UDIMA), besteak beste.
Neuropsikologia klinikoan (UDIMA), Glifing metodoaren entrenatzaile gisa eta loarekin edo genero-ikuspegiarekin lotutako arloetan ere trebakunza jaso dut.
C.V. Johana
Logopeda naiz (Elk. zk. 595) eta gaikuntza sanitarioa duen psikologoa ere banaiz (Elk. zk. BI03891).
Psikologian lizentziatu ondoren (EHU), Arreta Goiztiarreko Masterra (ALBOR-COHS) ikasi nuen eta, ondoren, Logopedian eta Lehen Hezkuntzako Majisteritzan graduatu nintzen (Salamancako Unibertsitate Pontifizea). Glifing metodoaren entrenatzailea ere banaiz.
Ordutik, logopedia eta hezkuntzarekin lotutako hainbat formakuntza egin ditut, besteak beste, irakurketa eta idazketaren inguruan.
C.V. June
Osasun-psikologo orokorra naiz (Elk.zk. BI05417).
Psikologian graduatu nintzen Deustuko Unibertsitatean eta ondoren Osasun-Psikologia Orokorreko Masterra ikasi nuen (Atlantikoko Unibertsitate Europarra).
Geroago, arreta goiztiarrean espezializatu naiz (Psikolan) eta Glifingeko entrenatzaile gisa trebatu naiz.
Etengabeko prestakuntzan jarraitzen dut haurren garapenarekin eta psikologiarekin lotutako gaietan.
TERAPIA PSIKOLOGIKOA - MUNGIA
Gogoratu ezazu behar duzuna galdetu ahal diguzula, zu entzuteko gaude hemen.
Badakigu zein garrantzitsuak diren segurtasuna eta konfiantza terapiara joatean.
Kukubilkora etortzea atsegina dela sentiarazi nahi dizuegu, eta horregatik guretzat oso garrantzitsua da zuei erakustea nola egingo dugun lan.