“Kukubilko” izena hautatu izana ez da ausazkoa izan. Umeen ondoan egon nahi dugu, baina ez goiko posizio batetik, euren begien parean jarrita baizik, kukubilko gaudenean bezala.
Haurtzaroan bidelagun izango gaituzue, berdintasunetik, elkarrekin, elkarlanez, berdintasunerantz bidea eginez.
Haurtzaroan diagnostiko bat jasotzea ez delako erraza.
Elkarrekin egingo al dugu?
Ainhize naiz, haur-psikologoa eta Mungian naukazue,
arreta goiztiarrean eta jaiotza-inguruko etapan espezializatuta nago.
Aitor, Miren, Lucía, Guillermo, Aritz, Amaia…
bere izena edozein dela ere, euren bidean aurrera egin dezaten, garrantzitsuena behar duten laguntza ahalik eta goizen ematea da.
Momentua ORAIN da, denbora urrea delako haurren neurogarapenari buruz ari garenean.
Familiei
Ez zaudete bakarrik
Badakigu momentu oso latza dela familiontzat eta ohikoa da beldurra, larritasuna, ziurgabetasuna edo tristura sentitzea.
Baina zenbat eta lehenago hasi estimulazioarekin, diagnostikoa izan edo ez, orduan eta arinago emango dizkiegu gure umeei behar eta merezi dituzten laguntza horiek.
Gogoan izan hau
Garapenean zailtasunak daudela jakiteak diagnostikoa sendotasunez onartzen laguntzen du, baita haien esku-hartzean aktiboki parte hartzen ere, zuek zaretelako zuen seme-alabak hobekien ezagutzen dituzuenak.
Inplikatzen bagara eta ulertzen baditugu, haien sendotasunak gure euskarriak izan daitezke, eta askoz hobeto sentitzen lagunduko diegu.
Segurtasuna eta maitasuna funtsezkoak dira aurrera egiteko.
Emozioak kudeatzea beti ez da erraza
Ez da harritzekoa familia batzuek laguntza bilatzeko unea atzeratzea; eta hori gertatzen da “heldutasun kontua” dela uste dutelako, edo, besterik gabe, “hainbesterako ere ez dela” pentsatzen dutelako.
Ziurgabetasun handiz bizi ohi den prozesua da, emozioak berehala azaleratzen dira eta, batzuetan, familiek ere helduleku bat behar izaten dute.
Horregatik, hemen gaude zuen kezkak entzuteko eta ondoez horiek guztiak helduentzako terapiaren bidez lantzeko.
Azken batean, denok txalupa berean gaude, helmuga bakarrerantz arraunean
Familia batzuek denbora gehiago behar izaten dute eta beste batzuek gutxiago, baina, azkenean, haurrek beti onena jasotzen dute.
Gure taldea
Laguntza eta orientazioa
TALDE TERAPEUTIKOKO PROFESIONALOK LAGUNTZEKO ETA ORIENTATZEKO GAUDE, BETI ERRAZA IZANGO EZ DEN BIDE HORRETAN AURRERA EGIN DEZAZUEN,
BAINA JOKOAREN ETA SOSTENGUAREN BITARTEZ, SENTITZEN DEN PISUA ETA HORREK ESKATZEN DITUEN AHALEGINAK PARTEKATU EGITEN DIRA ETA DARAMAZUEN MOTXILA ARINDU EGITEN DA.
Eta gogoratu EZ DAGO DENBORA GALTZERIK.

Gogoratu ezazu behar duzuna galdetu ahal diguzula, zu entzuteko gaude hemen.
Badakigu zein garrantzitsuak diren segurtasuna eta konfiantza terapiara joatean.
Kukubilkora etortzea atsegina dela sentiarazi nahi dizuegu, eta horregatik guretzat oso garrantzitsua da zuei erakustea nola egingo dugun lan.

Bizkaiko Foru Aldundiarekin ituna duen zentrua.

Osasun-erregistroaren Zk 48/014637



Ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarrien programa, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. (+INFO)