PSIKOLOGIA, LOGOPEDIA, FISIOTERAPIA ETA ARRETA GOIZTIARRA

Haur terapia

Mungia – Bizkaia

Kontaktua

ARRETA GOIZTIARRA

Hasieratik lagunduko dizuegu

Zuen semeak edo alabak 0 eta 6 urte bitartean baditu, garapenaren inguruko esku-hartzea eta jarraipena eskaintzen dizkizuegu, non haurrak eta familiak planaren subjektu aktiboak izango zareten.

Jolasaren bidez, haurtzaro goiztiarrean sortzen diren zailtasunen ondorioak gutxitzeko lan egiten dugu, eguneroko bizitzan beharrezkoak diren laguntzak eskura jarriz.

Ume bakoitzak dituen trebetasunak indartzea eta bere autonomia pertsonala sustatzea dugu helburu.

Arlo bakoitzeko profesionalak koordinatu egiten gara, haurraren garapena psikologiatik, logopediatik eta fisioterapiatik artatzeko.

Baina ez gara zuetaz, umeen familiez, ahazten, badakigulako bide hau egitea ez dela beti erraza izaten. Horregatik, geure eskua luzatzen dizuegu.

Prozesu osoan zehar orientazioa eta laguntza emango dizuegu, bai aurrera egiten dutenean, eta bai dena delakoagatik garapenean geldialdi edo atzerapauso bat dagoela ematen duenean ere.

PSIKOLOGIA ETA NEUROPSIKOLOGIA

Jolasa, ikaskuntza eta pertseberantzia dira bidea

Geu arduratzen gara neurodibergentzia edo garun-funtzionamendu desberdinaren ondorioz agertzen diren zailtasun horiek lantzeaz.

Kasu horietan, lehenik eta behin, haurraren garapenaren arlo garrantzitsuen balorazioa egiten dugu, bere adinaren arabera. Gero, ume bakoitzaren beharretara egokitutako esku-hartze plana diseinatzen dugu.

Saio batzuetan, ikaskuntza, arreta, arazoen ebaztea edota arrazoiketa bezalako prozesuak hobetzeko jolasak egingo ditugu.

Beste batzuetan lagundu egingo diegu, zailtasunen aurrean agertzen diren frustrazio-uneetan adibidez, edo arazo emozionalak dituztenean.

Gure helburua umeei beren arlo sozioemozionala garatzen laguntzea da eta, horretarako, trebetasun sozialak eta komunikazio-tresnak ematen dizkiegu.

Eta portaerari lotutako alderdiak ere landuko ditugu, euren testuinguruan hobeto molda daitezen.

LOGOPEDIA

Modu dibertigarrian egitea gustatzen zait

Zuen seme-alabek euren ingurunearekin komunikatzeko aukera izan dezaten nahi dugu, eta horretarako gaude hemen, komunikazioarekin laguntzeko eta, aldi berean, modu atsegin eta dibertigarrian egiteko.

Logopediak lagundu egiten digu entzumen-arazoak daudenean, mintzatzen hastea atzeratzen denean edo hizkuntzaren eta komunikazioaren garapenean arazoak agertzen direnean.

Komunikazioa hitz egitea baino askoz gehiago da, beraz, ahozko hizkuntza lantzeaz gain, hitzik gabeko hizkuntza, irakurketa eta idazketa ere landuko ditugu.

Zer gertatzen da hitzezko hizkuntzarik ez dagoenean?

Aukera hori ez dagoenean, aurrehizkera lantzen dugu; umeek soinu desberdinak igortzen dituzte eta soinuok zentzu komunikatiboa izan dezaten sustatzen dugu, pixkanaka hitz bihur daitezen.

Gainera, beharrezkoa denean, komunikazio-sistema alternatiboak eta handigarriak ere erabiltzen ditugu, haurrek euren nahiak, ideiak eta beharrak mugarik gabe transmititzea errazteko edo ahalbidetzeko.

Eta aho-egiturarekin, aurpegiko muskuluekin, arnasketarekin edo irensterakoan zailtasunak baditu?

Orduan, jarrera, arnasketa, mastekatzea eta irensteko zailtasunak zuzentzen lagunduko diegu masajeen, koordinazio- eta mugimendu-ariketen edo arnasketa-ohituren bidez, besteak beste. Horrela, hizkuntza, elikadura eta aurpegi-adierazpena behar bezala gara daitezen erraztuko dugu.

FISIOTERAPIA PEDIATRIKOA

Iraultzea, ibiltzen hastea, salto egitea edo oreka gordetzea kostatzen bazaio, jarri zaitezte nire eskuetan

Haurrak direnetik nerabezarora arte, garapen fisikoa eta motorra hobetzen laguntzen diegu.

Nola egiten dugu?

Ondo pasatzen, jolasean ikasten baita ondoen.

Dibertitzen garenean, haurrek arreta handiagoa ipintzen dute eta gehiago saiatzen dira, motibazioa funtsezkoa baita landutakoa barneratzeko.

Beraz, jolas eta jarduera entretenigarriak egingo ditugu euren potentzial guztia ateratzeko.

Alderdi desberdinak lantzen ditugu, besteak beste, motrizitate finarekin, atzerapen motorrarekin eta mugimenduan zein jarreran eragina duten nahasmenduekin lotutakoak…

…edo ibilketari eragiten dieten nahasmenduak, mugikortasun-arazoak, koordinazio-zailtasunak edo oreka-arazoak ere artatzen ditugu.

Gogoratu ezazu behar duzuna galdetu ahal diguzula, zu entzuteko gaude hemen.

Badakigu zein garrantzitsuak diren segurtasuna eta konfiantza terapiara joatean.

Kukubilkora etortzea atsegina dela sentiarazi nahi dizuegu, eta horregatik guretzat oso garrantzitsua da zuei erakustea nola egingo dugun lan.

Deitu

621 051 894

Idatzi

info@kukubilko.com

Bizkaiko Psikologia Elkargoa

Bizkaiko Foru Aldundiarekin ituna duen zentrua.

Bizkaiko Foru Aldundia

Osasun-erregistroaren Zk 48/014637

Financiado por la Unión Europea
Plan de Recuperación, Transformación y Resilencia

Ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarrien programa, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. (+INFO)

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad
Skip to content